Egitaraua

'Laban. Mamu txikia. A ze beldurra!'

      

Laban mamu txikia bere familiarekin bizi da Morningsun gazteluan. Beldurgarria izan nahi du, aita bezala, baina saiatuagatik ere, ez du sekula lortzen. Beldurgarria izan beharrean, beldurtia da bera, eta iluntasunari dio batez ere beldur. Labolina ahizpa oso trebea da soinuak egiten, edozein zarata imitatzeko gai da. Gazteluan errege-familia bat bizi da eta errege erreginaren semea eta printzearen txakurra dira Labanen lagun kuttunak. Haiekin eta Labolinarekin batera hainbat abentura biziko ditu Labanek.

2-4 urte bitarteko haurrei zuzendua. Zineuskadiren eskutik. Hiru Komunitatearekin lankidetzan, etorri zaitezte mozorrotuta!

Itzuli