Egitaraua

Euspot

      

Film laburren lehiaketako irabazleen lanen aurkezpena.

Gaur egungo gure gizartea aniztasunean oinarritzen da. Aniztasun hori da gure gaur egungo gizartearen ezaugarrietako bat. Desberdinak gara hainbat konturi dagokionean: jatorria, etnia, kultura, hizkuntza, erlijio eta sinesmen, genero, sexu-orientazio, gaitasun, adin… Guztiok gara desberdinak. Aniztasuna kontuan hartzea ezinbestekoa da gizarte-kohesioa eta elkarbizitza errealitate bilakatzeko gure gizartean.

Baina, nahiz eta munduan berdintasuna arautzen eta bultzatzen duten hamaika lege egon, pertsona guztiek ez dituzte bermatuta gizartean era askean parte hartzeko aukera guztiak.

Oraindik ere milaka eta milaka pertsonek sufritzen dute diskriminazioa eta berdintasun eza; kanpotar izateagatik, sexu orientazioagatik, generoagatik, sinesmenengatik, gaitasun siko eta psikikoengatik, gaixotasunengatik…

Lortu beharra dago aberats egiten gaituen aniztasunetik berdintasunera iristea, ulertzea gizartea pertsona ugarik osatzen dutela. Helburua da pertsona guztien parte-hartzea aukera berdintasunean ematea.

Itzuli