Egitaraua

'Areka' film laburra

      

Film labur, animazioa, 6´35´´

Zuzendaritza: Atxur Animazio Taldea

Euxebiri aita hil zioten gerran. Gaztaroan frankismoaren errepresioa jasan zuen, eta gaur arte, diktadura aspaldi amaitua egonagatik ere, ez du bere aitaren oroimena berreskuratzeko aukerarik izan. Urteak haren bila eman eta gero, azkenik hobia ireki dutenean, Euxebik argazki bat utzi du bere aitaren hezurren ondoan.

Hogei euskal artista gazteren sortze-lan kolektiboaren emaitza da Areka. Euskal kultur molde tradizionala (bertsolaritza) ikus-entzunezko esperimentazioarekin uztartu da, Andoni Egañak lan honetarako propio sortutako bertso bat erabilita.

Itzuli