Egitaraua

'Impresiones en la alta atmosfera' eta 'Paisaje Inquietante-Nocturno' filmak

      

Jose Antonio Sistiaga margolaria izan da "sormenaren lurraldeari" irudia jartzeko arduraduna. 'Impresiones en la alta atmosfera' pelikula esperimentalaren filmina batean oinarritutakoa da. 1989. urtean egin zuen, filmina guztiak eskuz margotuz, kamera barik. Lanak zazpi minutuko iraupena du, 10.000 filminaz osatuta dago eta ikusleak "munduaren sorrerara bidaia"egiten du. Bidaia luze horretatik, zeluloidean margoturiko milaka izar eta planetetatik bakarra berreskuratu dira sormenaren lurraldea islatzeko.

Sistiagak 1968. urtean erabili zuen lehen aldiz zeluloidean margotzeko teknika hau, 'Era erera baleibu izik subua aruaren' pelikula esperimentalean. Teknika berritzailea izan zen, filmina guztiak eskuz margotutako lehenengo pelikula izan zelako, eta gaur egun eskuz margotutako film luze bakartzat hartzen da. 100.000 filmina baino gehiago margotu zituen, 17 hilabetez.

Itzuli