Egitaraua

GOGOETAREN PLAZA: 'Teen Kultura'

      

Mahai ingurua: 'Teen kultura'

Ez haur ez heldu, garai zaila ei da nerabezaroa. Zein da aro horretan kulturarekin garatzen den harremana. Bada nerabeentzako kultur sorkuntzarik Euskal Herrian? Zeren arabera egiten da hizkuntzaren hautua; zerk uxatzen ditu, eta zerk erakarri?

Gidari:

Zuriñe Maguregi, Gaztezulo aldizkariko zuzendari bizkaitarra.

Hizlari:

Ainhoa Aierbe. Antzezle donostiarra taula gainean lan asko egindako da, eta Goenkaleko Leonor izateagatik da, batez ere, ezaguna. Egun Goazen!-eko antzezleen zuzendaria da, gaztetxoen artean sekulako arrakasta izan duen ETBko telesaila.

Iurdana Arcasuso. EHUn soziologia ikasketak burutu zituen bizkaitarra euskara eta teknologia berriak oinarri dituen Azkue Fundazioko zuzendaria da egun (besteak beste, Banden Lehia edo Blogetan! Lehiaketak edo Mintzatu aplikazioa bultzatzen dituzte).

Ziortza Onaindia. Lanbidez liburuzaina, Iurretako liburutegiko arduraduna da egun. Galtzagorriko kidea ere bada, haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea helburu dituen elkartea.

Josune Arakistain. Lasturreko soinu joleak Euskal Herriko Trikitilari gazteen txapelketa irabazi zuen 2013an eta 2014an. Huntza musika taldea sortu zuen gero, eta geroztik “Aldapan gora” eta behera dihardu jo eta su. Japonen jotzen izan berri dira.

Itzuli