Egitaraua

GOGOETAREN PLAZA: 'Sarerako sortzen'

      

Mahai ingurua: Sarerako sortzen

Gaur egun ez da Internetez baliatzen ez den sortzailerik, baina honakoan propio sarerako egiten den sorkuntzari erreparatu nahi diogu. Erakusleihoak artelana baldintzatu edo mugatzen duen, ekonomikoki bideragarria den, formatu berriak sorrarazi dituen...

Gidari:

Iñaki Larrañaga, Radio Euskadi eta ZUZEUko kazetari gasteiztarra.

Hizlari:

Lander Arretxea. “Gure kabuz ala hil” dokumentalaren egileetako bat eta Hiru Damatxoko kidea, besteak beste “Txoministak” euskal websail aitzindaria sortu zuen ideia faktoria, sareko komunikazioan aditua.

Mikel Irizar. Gipuzkoako Aldundian Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria da ormaiztar euskaltzalea. Oraintsu iragarri dute Tabakaleran sormen laborategi bat martxan jartzeko asmoa, euskarazko ikus-entzunezkoen sorkuntza, ekoizpene ta zabalkunderako.

Aiora Probatxoa. Komunikatzailea gipuzkoarra Youtubeko kanal bat irekitzera animatu zen, berak aitortu zuenez, “euskarazko youtuber gutxi egoteak izugarrizko pena” ematen ziolako. Eta euskal youtuberrik ezagunenetakoa dugu egun.

Gorpuzkingz. Bidasoaldeko hirukote enkaputxatuak (Donald Trap, Big Txiki eta Zakil O'Neal) hip-hoparen adarrik zorrotzena jorratzen du, trap-a. Formatuari dagokionez, diskoarena agortua dagoela uste dute; Internet bidez entzuten dela egun musika.

Itzuli