Egitaraua

GOGOETAREN PLAZA: 'Miren Gaztañaga eta Zaldieroa'

      

Solasaldia: Miren Gaztañaga eta Zaldieroa. Oier Guillanek gidatuta.

Zaldieroa

Patxi Huarte komikilaria Faltzesen (Nafarroa Garaian) sortu zen 1966an. AEK-n aritu zen didaktika marrazkiak egiten, eta hedabide askorentzako lan egin duen arren -Xabiroi, Aizu!...-, Berria egunkarian egunero egiten duen “De rerum natura” zintarengatik da, batez ere, ezaguna (bilduma bezala argitaratuak izan direnak). 2009An prentsa idatziaren Argia saria irabazi zuen.

Miren Gaztañaga

Miren Gaztañaga antzezlea Irunen (Gipuzkoa) sortu zen 1979an. EHUn arte ederrak ikasi ondoren Antzerkiola Imaginarioko kide izan zen. Telebistan -Martina, Goenkale-, zineman –“Aitaren etxea”, “Igelak”-, eta, batez ere, antzerkian egin du lan -aurki argitaratuko den “Stereo”, “Errautsak”...-, euskaraz zein gazteleraz. Egun “Obabakoak” antzezlanarekin dihardu taula gainean.

+ Oier Guillan kultur kazetaria (Hitzen Uberan...).

Itzuli