Egitaraua

GOGOETAREN PLAZA: 'Mixel Ducau eta Izaro'

      

Solasaldia: Mixel Ducau eta Izaro. Antton Iturbek gidatuta.

Mixel Ducau

Mixel Ducau musikaria Baionan (Lapurdi) jaio zen 1951n. Errobi taldeko sortzaile den aldetik euskal rockaren aitzindaria dugu. Gerora herri musika jorratu du gehiago, Zaldiboborekin aurrena eta Caroline Phillips bikotearekin batera Bidaia taldean egun -”Hitza” dute azken lana-. Oreka TX taldeko musikari ere bada, eta egun Aukeran dantza taldearekin dihardu lanean. Musika tresna ugari jotzen ditu.

Izaro

Izaro Andres Zelaieta musikaria Mallabian (Bizkaia) jaio zen 1993an. Tabernetan bakarka hasi zen abesten eta iaz “Om” argitaratu zuen (autoeditatua); hitz eta musika guztiak berak konposatuak dituen estreinako lana. Pop musika jorratzen du, eta euskaraz ez ezik gazteleraz zein ingelesez ere abesten du. Nahikoa izan du lan bakar hori musikazaleen arreta erakartzeko.

+ Antton Iturbe musika kazetari gipuzkoarra (Badok, Mondo Sonoro...).

Itzuli