Egitaraua

GOGOETAREN PLAZA: 'Jon Garaño eta Katixa Agirre'

      

Solasaldia: Jon Garaño eta Katixa Agirre. Maite Bidartek gidatuta

Jon Garaño

Jon Garaño zinemagilea Ergobian (Gipuzkoa) sortu zen 1974an. Kazetaritza ikasketak egin zituen EHUn, eta zinema ikasketak AEBetan. 2001Ean Moriarti ekoiztetxea sortu zuen beste lau kiderekin batera, zeintzuekin “80 egunean”, “Loreak” eta “Handia” filmak burutu dituen, luzeak baino ez aipatzearren. Azken biak Donostiako Zinemaldiko Atal Ofizialean izan dira lehian; “Handia” filmak Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen.  

Katixa Agirre

Katixa Agirre idazlea Gasteizen (Araba) sortu zen 1981ean. Ikus-entzunezko Komunikazioan doktore -Lolitaren mitoari buruz egin zuen tesia-, egun irakaslea da EHUn. Prentsan zutabeak idatzi izan ditu, eta haur eta gazte literaturako hainbat lanez gain, “Sua falta zaigu” eta “Habitat” ipuin liburuak eta “Atertu arte itxaron” nobela ditu lan nagusiak; azken hau gaztelerara itzuli berria.

+ Maite Bidarte kazetari nafarra, Info7 irratiko esataria.

Itzuli