Egitaraua

'Takoidun zapata gorria'

      

Mikroantzerkien maratoiko antzezlanetako bat da.

Takoidun Zapata Gorria 20 minutuko iraupena duen antzezlan labur bat da, Piszifaktoria Ideien Laborategitik sortu den bigarren proiektua.

Txotxongilorik eta irratirik gabeko txotxongiloen irrati-nobela bat da Takoidun Zapata Gorria. Garai bateko irrati-nobelen giroa berreskuratu dute, gabardina eta kapelaz
jantzitako detektibeekin, tabernetako giro lohiarekin, porroten itsasoan hondoratutako dantzariekin eta pianoaren musika apur bat dekadentearekin.

Aktoreak: Haizea Paris, Jabi de la Ydalga, Igor Arzuaga eta Mikel Ayllon
Zuzendaria: Pablo Ibarluzea

Itzuli