Egitaraua

'Sarean kateatuak'

      

Mikroantzerkien maratoiko antzezlanetako bat da.

Belen Cruz, Amaia Lizarralde eta Olatz Beobide dira Nomofobikak taldeko kide. 2016an, poltsikoko antzerki sorkuntzako lehen saria irabazi zuten.

'Sarean kateatuak' lanak mobilekiko dugun menpekotasunari begiratzen dio. Gizartean hain hedatua dagoen gaitz honen, egoera ugari
antzezten dituzte. Ofizio ezberdinetako langileak, umeak, nerabeak, adineko emakumeak... Pertsonaia guzti hauen bizipenak
antzezten dituzte... Batzuetan sketch tankeran, bestetan bakarrizketa gisa, beti ere umorea lagun, burua astintzeko asmotan.

Itzuli