Egitaraua

Ele!

      

Josu Kamararen zuzendaritza eta Jon Maiaren gidoia duen lan honek Lauaxeta eta Lorca ditu hizpide: biak izan ziren idazle eta poeta ikoniko, bakoitza bere herrian, bere kulturan.

Baina biek hainbat ezaugarri izan zituzten amankomunean: biak modu beretsuan hil ziren, biak urte beteko aldean fusilatuak izan zirelako diktaduraren hastapenetan.

Bata, Andaluziako lurretan jaiotako poeta errepublikarra izan zen; bestea, Euskal Herrian jaiotako poeta abertzalea. Bi muturretako ertzak badirudite ere, inork gutxi daki bien bizitza gurutzatu egin zela.

Ele! antzezlanaren haria poeta bien olerkiek osatzen dute. Hitzak, musika, irudiak eta antzerkia erabiliz, hain desberdinak ei diren kulturak eta herriak elkartuko dituzte. Memoria historikoaren ur sakonetan barrena, aniztasunaz eta artearen giza-baloreez ari da Ele!, poeta bi horiek iraganetik orainaldira ekarriaz.

Prezioa: 10€ (San Agustin Kultur Guneko bazkideak

Itzuli