Egitaraua

Jabier Muguruza

      

Diska berriaren aurkezpena

Jabier Muguruzaren disko berriak, 15.a kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (“Carasueño”) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.

Hitzak, ohizko kolaboratzaileenak dira oraingoan ere (Iñaki Irazu, Gerardo Markuleta, Lourdes Oñederra, Jose Luis Padron, Harkaitz Cano), gehi, aspaldiko partez, Iban Zaldua eta Angel Erro, eta, aurreneko aldiz, Iñigo Astiz. Bestalde, esan beharra dago musika guztiak Jabierrenak direla.

Ander Mujika eta Jabier Muguruza arituko dira disko berria aurkezten. Irungo kantaria behin eta berriz errepikatzen ari den gisan, kulturarako garai ilun hauetan, ilusioa eta gogoari eusteko apustu kementsua da orain aurkezten duen “Leiho bat zabalik” hau.

 

 Sarrerak: Doan

Itzuli