Egitaraua

Glaukoma

      

Diska berriaren aurkezpena

Kalima Glaukoma tolosarren hirugarren lana ez da garai hauetan ohikoa den lan goxo eta onbera.

Kalima ez du Disney etxeak ekoitzi, Bonbereneak baizik, eta diskoa lehorra eta likitsa da aldi berean, harea soilik izan litekeen moduan.

Kaliman ohiko Glaukoma atzeman liteke, baina helduago, zuzenago, lehorrago. 

Egun diote ez dagoela mugarik, baina errealitatea da hesiak gero eta altuagoak direla. Kalimak ordea ez du mugarik ezagutzen eta musika notak barreneraino sartzen dizkigu eta barrunbeak kolpatu lehortu arte glaukomatarren zirkuluan.

Dantza, dantza liteke Kalimaz. Ondo pasa, ondo pasa liteke Kalimaz. Baina zerbait apurtu da gure barnean, gure inguruan. 13 kantatan ez baduzu ulertzen, euskaraz eta gazteleraz, hay algo aquí que va mal…

 

Sarrerak: 8€ / 10€

Itzuli