Egitaraua

Governors

      

Diska berriaren aurkezpen kontzertua

Governors taldea seigarren diskora iritsi da Z.E.R.O. (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) lanarekin. 2017ko abuztuan eta irailean grabatu eta nahastu du Haritz Harreguy teknikariak Usurbilgo Higain estudioan. Governors taldeak izugarrizko konfiantza du Jimmy S.A.-rengan eta berriro egin du lan ekoizpenean. 

Z.E.R.O. rock lodi eta boteretsua da, soinua melodien kolpeak atontzen dute, soinua kolpeka dator ametsetatik egunerokotasunera. Governors taldeak ausardia erakusten du abestiz abesti. Indarrak hunkitzeraino garamatza. Borobil, trinko musikan eta letretan esaten dutena hemen Xabi Igoaren laburpena: konponbiderik ez dut nahi biderik izan ezean.

 

Sarrerak: 6€ / 9€

Itzuli