Egitaraua

Mitologik Basoa

      

Mitologik euskal mitologiaren museo didaktikoaren aurkezpena egingo dute. Fisikoki Donostian dago kokatuta museoa. Barruan bezeroek izango dituzten frogen eta mitologia pasabide ezberdinen lagin bat ikusi ahal izango da aurkezpenean zehar.

Mitologik, ikastetxeei zuzendua dago, ikasketa metodologia berri bezala ezarri da. Horrekin batera, esperientzia hau eta euskal mitologiaren ezaugarriak gehiago zabaltzeko helburuarekin, 4.0 liburua sortu dute mugikorrerako. Liburuari "bizia" eman dakioke, errealitate areagotuan Basajaun, Mari, Sugar... pertsonaiak ikusiz.

Itzuli