Egitaraua

K-Barakaldo Aldizkariaren 3. zenbakiaren aurkezpena

      

Aurkezpenaren xedea K-Barakaldo Aldizkariaren sorrera eta ezaugarriak azaltzea da. Proiektuak Barakaldoko historia eta ondarearen inguruko ikerketak sustatu eta hedatzea du helburu. Historia, ondarea, etnografia edota artearekin lotura duten artikuluen bitartez José Eugenio Villar, Jesús Muñiz, Gotzon Hermosilla, Xabier Saenz de Gorbea, Arantxa Pereda edota Mikel Gorrotxategik, hartu dute parte proiektuan besteak beste.

Aurkezpenak 20 minutuko iraupena izango du, eta proiektuaren garapena azaltzeaz gain, hirugarren alea osatzen duten artikuluak aipatuko dira.

Itzuli