Egitaraua

'Egungo euskal komikiaren historia'

      

Jon Kortazar Uriarte "Egungo Euskal Literaturaren Historia" azpisaila aurkeztuko du.

Jarraian, azpisaila honen "Egungo euskal komikiaren historia" liburua-ren aurkezpena Iratxe Retolaza Gutierrezek egingo du.

Euskal komikiaren historia literario bat osatzeko bidean lehen urratsa da egitasmo hau, komikigintzara hurbiltzeko begirada jakin bat jorratu baita ibilbide historikoa osatzerakoan: begirada literarioa eta begirada linguistikoa. Horretarako, bi atal nagusi bereizi dira liburu honetan: lehenik, euskal komikiaren joera eta plataforma nagusiak aurkeztu dira, eta bigarrenik, komiki-liburu zenbait xeheago aztertu dira, azken hogeita hamar urteotako ibilbidea argitzeko hamaika hari eskaintzeko asmoz.

Itzuli