Egitaraua

Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria

      

EHUren euskarazko publikazioei buruz ariko da Jon Zarate Sesma, EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordea. Ondoren, Iñaki Zabaleta Gorrotxategik Wilhelm von Humboldt eta Euskal Herria liburua aurkeztuko du.

Ekitaldian parte hartuko dute:

Jon Zarate Sesma. EHUko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordea.
Teresa Agirreazaldegi. EHUren Argitalpen Zerbitzuko zuzendaria.
Iñaki Zabaleta Gorrotxategi (egilea)

WILHEM VON HUMBOLDT ETA EUSKAL HERRIA

Wilhelm von Humboldt (1767-1835) prusiar humanista, politikari eta hizkuntzalari ezagunak giza eta gizarte zientzien inguruko obra zabal bat du eta, horren baitan, leku esanguratsu bat betetzen dute euskal nazioari eta hizkuntzari buruzko bere saiakera eta ikerketek. Honenbestez, idazlan honen helburua: gure artean, eta euskaraz, Humboldten euskal ikerketak ezagutzera ematea, hala nola, horien edukiak modu ordenatu edo sistematiko batean eta bere pentsamendu antropologikoarekiko erlazioan aurkeztuz.

 

Itzuli