Egitaraua

Euskal Hedabideen Urtekaria 2017: bidean aurrera egiteko urratsak

      

Euskal Hedabideen Behategiak, ohi bezala, Urtekaria aurkeztuko du Durangoko Azokan. 2017ko azterketak biltzen dituen lanaren ondorio nagusiak hartuko dira hizpide, baina, horrez gain, Behategira bilduko den kide berri baten sinatze ekitaldia ere izango da aurtengo agerraldia: UEU ere bilduko baita. Orain arte Hekimen Euskal Hedabideen elkartea, UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatea batzen ziren Behategiko gogoeta plazara.

Hitzarmenaren nondik norakoak azaltzeko bertan izango dira unibertsitateetako errektoreak, baita sektoreko zuzendariak ere. 

Itzuli