Egitaraua

'Herejeen alaba'

      

Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba. Hau da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua, irakurleak esku artean duen liburua zabaltzen duena.

Proiektu honen eragile izan diren aurkikuntzek agerian utzi dutenez, errealitatea eta fikzioaren arteko erlazioa zeharo korapilatsua da, historia eta istorioaren hainbat geruzatan azaltzen dena. Kristalezko bihotzak idatzian, zenbait elizgizonen irudimenaren eskutik, XII. mendeko Koloniatik XX. mendeko Durangora garamatzan istorio baten arrastoak jarraituko ditugu. Azkenik, eranskinetan, Durangaldean egondako heresia ezberdinen berri ematen duten hiru testu eskaintzen dira, Joseba Sarrionandiak 1979an idatzitako Durangaldeko herejeak eta Artekaleko Manzaneroa barne.

Itzuli