Egitaraua

'Eusklabo alaiak' Nobela grafikoa

      

Frantz Fanonen definizioan kolonizazioa nazio baten dominazioa ezartzea da DEkonkista militarraren ondotik. Harez geroztik populuek ez diote euren burua liberatzeari utzi, meneratzen eta okupatzen dituztenengandik. Populu eta nazio batzuentzat borroka ez da amaitu, aitzi egiten baitiote beti kolonizazioari manera batez edo bestez, okupazio ilegalaren kontra, baliagai-ohointzaren aurka, egokitze estrukturalen programei uko eginez, edo aldebiko hitzarmen deritzen horiek errefusatuz, zeintzuak erabat iruzurtiak bezain inmoralak baitira. Baina katastrofe metafisiko horren elementuek beste dimentsio bat hartzen dute, kolonizatuaren izpirituan sartzea lortzen dutenean, kolonialitate hori zorionekoa zaiola salduz, baizik parada ematen baitio bestearekin elkartzeko, argia dakarkion horrekin; parada bikaina, existentzia-ezatik jalgi, eta horrenbestez, aldarrika baititzake ez zeuzkan eskudibeak…

Itzuli