Egitaraua

Filosofiaren defentsak

      

'Filosofiaren defentsak' liburuak galderek giza bizitzan daukaten balioa aldarrikatzen du. Hezkuntza plan berriak aldiz -Heziberri 2020 hain zuzen- batxilergoan ikasgaiari orduak murrizten dizkio. Modu honetan pentsamenduaren Historiari eta nerabezaroan ezinbestekoak diren bizitzaren galdera nagusiei hegoak mozten dizkie.

Gobernutik erabakia birpentsatzeko asmoz eta elkarrizketa zabaltzeko gogoz, filosofiaren garrantziaren inguruan argumentatzen dute liburuan zehar, esparru desberdinetako idazleek. Zeintzuk dira arlo hoiek? Matematika, ekonomia, fisika, poesia, gizartegintza, politika, zuzenbidea, irakaskuntza...Horretaz hitzegingo dute, liburuan parte hartu duten idazle desberdinekin bat.

Itzuli