Egitaraua

'Festak, genero-harremanak eta feminismoa' liburuaren aurkezpena

      

Liburu honetan, festak genero-ikuspegitik aztertzeko zenbait gako proposatzen dira, esaterako, antropologia feministak eta, oro har, feminismoak proposatzen dituen zenbait ainguraketaren bitartez. Hala, testuinguru desberdinetan sortzen diren zenbait jai-erritu, egitasmo eta genero-harreman analizatzen dira. Horrez gain, festa-esparruan sortu diren hainbat ekimen, aldarrikapen, prozesu parte-hartzaile eta gogoeta ere bildu dira.Funtsean, abiagune, testuinguru eta narrazio desberdinen artean festa-politika feministetan eta plazeraren kudeaketa kolektiboetan arakatzeko mapa sortu nahi izan da, bestelako koordenatuen bilaketan.

Itzuli