Egitaraua

« Olentzero kantuz Jalgi hadi Baionara » proiektuaren aurkezpena

      

Olentzeroren kantuekin bakarrik osaturiko lehen diska plazaratzea izan zen proiektu honen xedea. Ideia sinple hori, proiektu bakar, pedagogiko, kultural eta federatzaile baten inguruan garatu nahi izan dugu; bi ardatz nagusirekin: Euskara eta Olentzero.

Elkarlan tinko bat eraman dugu, 2016ko abenduaren 11an Baionako Lauga gelan kontzertu bat eskainiz eta 394 ikasle–kantari bilduz oholtzaren gainean. Horretarako artista ezagun eta profesionalekin lan egin dugu, hala nola: Maialen Errotabehere, Patrice Dumora « watson » eta bere taldea, Patxi Amulet (Begiz-Begi), Odei Barroso eta Maite Duboué. 

Aurkezpen honetan partaide ezberdinekin egitasmoa nola gauzatu den azalduko da. DVD bat sortu da baita ere eta irudi batzu erakusten ahalko dira.

Itzuli