Egitaraua

KAXA HUTSAK. Euskal iheslarien esperientziak

      

Web-dok. Multimedia

Zuzendaritza: Josu Trueba, Iker Oiz, Garikoitz Garaialde ( Bostok Photo)

Kaxa Hutsak -Euskal Errefuxiatuen Esperientzia Ezagutu eta Kontatzeko Ikus Entzunezko Proiektu Dokumentala, 2012an martxan jarri zen ideia baten garatze eta gauzatzeko asmoen egikaritze bat da. Espainian Francoren diktadura amaitu zenetik, modu batean edo bestean, Estatuak sustatu edo/eta babestutako errepresioa eta giza eskubideen urraketak jasan izanagatik edo jasatearen beldur errefuxiatu gisa erbestera joan diren pertsonen esperientziak bildu, ezagutu eta ezagutzera ematen dute lan honekin.

Dagoeneko 7 herrialde ezberdinetan egon dira dokumentatzen. Irudiena izango da  lana publikoki aurkezteko tokia; lanaren nondik norakoa azaldu eta bi pertsonai aurkeztuko dituzte, 15 minutuko bi trailerretan:

Oroimena loretan 30 urteko herbestealdia: https://vimeo.com/123720961

LONDON FOREVER…?? Arrakalak izotzetan: https://vimeo.com/110132725

 

Itzuli