Egitaraua

#Botaba Euskal Esamoldeen Erronka

      

Gazteek erregistro kolokialean diharduteko behar dituzten baliabide linguistikoak eskuratzeko eta aldi berean eurek darabiltzatenak sare sozialen bidez zabaltzeko helburua du #Botaba lehiaketak. Lehiaketa azaroan egingo da, Gaztea Irratia bidelagun izango dugula, eta, euskara eta gazteak uztartzen dituen egitasmoa izanik, Durangoko Azokan egingo da sari-banaketa. 

Ekitaldian lehiaketako parte-hartzaileek sortutako ikus-entzunezko materiala erakutsiko da bideo baten eta irabazleei sariak banatuko zaizkie. Guztira lau sari emango dira. Labayru Fundazioak gidatuko du ekitaldia eta lehiaketan parte hartu edo lagundu duten guztiak, erakunde eta enpresa babesleak, lehiaketako irabazleak, gainontzeko partaideak... batu gura dira bertara.

Itzuli