Egitaraua

Beloagako gaztelua. Memoriaren behatokia

      

Erdi-metraia. 30'

Zuzendaritza: Angel Rekalde eta Miren Mindegia

Arkaleko haitzetan eraikia, Oiartzunen, Beloagako gaztelua ezezaguna zen herrtarrentzat orain dela urte gutxi batzuk arte. Inguruko historialari eta laguntzaile talde bat izan zen eraikina ahanzturatik berreskuratu zuena, gaztelua estaltzen zuten sastrakak kenduz eta berreraikuntza proiektu bat abian jarriz.

Agerian gelditu dena Erdi Aroko gaztelu bat baino askoz ere gehiago da: gure historiaren kontakizuna da, Nafarroa independientearena. 1.200eko konkistaren arrastoak dira, baita erromesen urratsenak, karlistaldietako liskarrenak edota frankismoko esklaboenak ere.

 

Aurkezpen hitzaldia: 20'

 

Dokumentalak Gipuzkoako Diputazioaren, Kutxa Fundazioaren eta Oiartzungo Udalaren laguntza eta babesa izan du.

 

Itzuli