Egitaraua

Errekak oiloari

      

Zubia errekaren inbidiatan bizi da. Astoa eta oilarra, beti sesioan. Otsoak txakurra izan nahi du eta txakurrak otso. Euria eta elurra, berriz, ez daude gustura daukatenarekin. Katua eta sagua ez dira elkarrekin batere ondo moldatzen... Askotan zenbat kostatzen zaigun gure alderdi on eta atsegina ikustea eta onartzea. Iruditzen zaigu besteak hobeak direla; besteek beti zorte ona dutela eta guk, berriz, txarra. Eskerrak gu bezalakoak ez direnek, aurrez aurre jartzen zaigun ispilu baten moduan, erakusten dizkiguten gure alderdi onak, eta laguntzen diguten gure gabeziak elkarren osagarri direla konturatzen.

Itzuli