Egitaraua

Banilo

      

BANILO irudimena eta marrazketa askatasunez lantzeko egoera bat da, irudimunduz osatua.  Bertan, Eider Eibar ilustratzaileak pertsonaia eta une desberdinak isladatzen ditu. Irudi hauek binilo erraldoi forma hartzen dute eta beraien helburua gure hormetara iristea da, irudimunduetarako leihoak irekiz.

Saguganbarako aurkezpenean BANILOren bilduma berriko irudiak aurkeztuko ditu egileak Areto handian, irudiak proiektatuz eta zuzeneko arbel batean paper zuria jarriz irudiak marraztuz eta ikusleen laguntzarekin irudi berriak sortuz. Ikusleen ideiak jaso eta egileak marraztuko du.  

Itzuli