Egitaraua

Alboka folk taldea 'Lurra, ur, haize'

      

--

Oskorri desagertu ondoren, folk taldeen artean beteranoena da Alboka. Hamahiru urte igaro dira bere aurreko diskoa, Lau anaiak, argitaratu zuenetik. Joxan Goikoetxeak eta Alan Griffinek gidatzen duten taldeak amaitu berri du bosgarren lanaren grabazioa —alboan ohiko bi musikariak izan dituzte lagun: Xabi San Sebastian eta Juanjo Otxandorena—. Diskoak 17 pieza —doinu tradizionalak eta berriak, instrumentalak zein kantatuak— eta kolaboratzaile ugari bilduko ditu.

Itzuli