Durango

Ibaizabal errekaren ezkerraldean kokatzen da Durango. Hegoaldean Alluitz, Anboto, Untzillatx,... mendikateek osotutako gailurreria dauka. Urkiola Natur Parkearen sarreretako bat da Durango. Udalerriko mendirik altuena Mugarra (960 m) da.

Durango

Durangoko kaleetan zehar ibilteak merezi du. Jauregi, eliza eta monumentu asko aurkitu daitezke ibilbide laburrean. Hona hemen batzuk:

Lariz dorrea: berreskuratu berri dute. 1483. urtean Isabel Katolikoak ostatu hartu zuen eraikin honetan, Durangora Uriko eta Durango Merindadeko foruak sinatzera egin zuen bidaian.

Santa Anako arkua: 1566. urtean eraiki zuten eta 1744. urtean berreskuratu. Barrokoa. Durango Uriak izan zuen harresiko sei ateetatik geratzen den bakarra da.

Mikeldiko txerria: Erromatarren garaia baino lehenagokoa da. Teoria asko daude: esangura erlijiosoa, hileta ikurra edota mugarria izan ote zen. Orijinala Bilbon, Bizkaiko Museo Etnografikoan dago. Kopia bat, Ezkurdi plazan ikusi daiteke.

Uribarriko Andra Mariaren basilika: Estilo gotikoa eta errenazentista. XIV. Mendean eraiki zuten eta denboran zehar estilo ezberdinen eragina izan du. Basilika izendatu berri dute. Andra Mariko elizpean egin zen lehenengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Tabirako San Pedro eliza: Bertakoek diotenez, Bizkaikoz aharrena. XII. Mendekoak dira aurkitutako aztarnaz aharrenak.

Durango

Kurutziagako Gurutzea: 1440. urte ingurukoa da, Alonso de Mella fraileak Durangon fraticelloen sekat heretikoa hadatzen saiatu zenekoa. Inkisizioak gogor zapaldu zuen eta horren ondorioz eraiki zuten.

Udaletxea: Estilo klasikoa eta eragin napolitanoa du. 1570. urten eraiki zuten.

Durangoko buruzko informazio gehiago udalaren webgunean, www.durango-udala.net