DA Prorako argazkia web

DA! – PRO: Euskal Herriko sortzaileak programatzaileekin harremanetan jartzeko egitasmoa.

Durangoko Azokak lehenengo aldiz programatzaileen eta musikaren sektoreko sortzaile eta profesionalen arteko topaketa antolatuko du Musika Bulegoarekin elkarlanean.

Ekimenaren helburua bikoitza da:

  • Euskaraz musika sortzen dutenei aukera ematea euren proiektuak Euskal Herriko programatzaileei aurkezteko. 
  • Programatzaileek (areto pribatu zein publiko, jaialdi antolatzaile, udal teknikari…) aukera izatea bertatik bertara musika sektoreko sortzaileak ezagutu eta proposamenak jasotzeko.

Topaketaren formatua:

Aukeratutako proiektuen ordezkariek euren musika-proiektuen aurkezpenak 10 minututan egingo dituzte.

Eguna eta lekua:

54. Durangoko Azokaren lehen egunean, abenduaren 5ean, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Durangoko Azokaren ondoko Bartolome Ertzilla Musika Eskolako aretoan.

Norentzat

Haien jarduera profesionala musikagintzan burutzen duten eta fakturatzeko ahalmena duten musikariak, sustatzaileak, agentziak, managerrak, diskoetxeak, etab

Aukeratzeko irizpideak

Musika Bulegoko profesionalek eta Durangoko Azokako ordezkaritzak osatutako lan batzorde batek aukeratuko ditu proiektuak. Batzordeak honako alderdi hauek izango ditu kontuan.

  • Euskarazko proiektua izatea
  • Proiektu eta diskoen estreinaldiak
  • Barruko agertokietarako egokitasuna
  • Musika Bulegoaren zuzeneko edo zeharkako bazkide izatea

Epeak
Azaroaren 20ra arte izena emateko epea egongo da. Musikariek durangokoazoka.eus webguneko formulario bidez eman beharko dute izena. Parte hartzea doakoa da eta aurkezpen saioak euskaraz izango dira.

DA-Pro egitasmoaren gaineko edozein zalantza izan ezkero idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.

ANTOLATZAILEAK

GEREDIAGA adiskidebarik
MUSIKA BULEGOA

SORTZAILEEN GALDETEGIA

jpg artxiboa eta gehienez 8 Mb
 
Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn