2007ko abenduaren 8a, larunbata

Azokako kaleetara ostera egitea lortu dugu

Ordenagailua laga dugu tarte baten, leihotik begiratzeaz gogaituta giņelako eta Azokara jaitsi gara; jende mordoaren gertutasuna sentitu nahi izan dugu, goiko pisura igotzen den beroaren sortzaileak gertuagotik ikusteko.

Barrenkaletik hasi dugu osteratxoa; famosilluen bila gindoazen, egia esan behar badugu. Eta, hara! Martxelo! Lehenengoa bera, Egunkariaren alde berezia banatzen ari zen Berriako zuzendari denak. Kale berean, aurrerago, Ken 7ko mutilak neska mordoa inguruan zutela ikusi dugu. Asteleheneko Goienkariko lagunak ikusi ditugu eta kontatu digutenez, "neskatoak argazkiak atera nahian ikusi ditugu Ken 7koen inguruan; "argazki bat, argazki bat!" aritu omen dira. Hormonak dantzan!!!

13:00ak ziren hortik zehar ibili garenean, eta Zea Mays taldeko Aiora ere bazebilen diskoak saltzen. Han, baina neskato hormona dantzaridunik ez dugu atzeman. Gustuak pertsonalak direlako, baina Mili eta Minik nahiago dugu Zea Maysen erritmoa, Ken 7koen "zera hori baino". Gustuak gustu!

Mikel Urdangarin zornotzarrak errepikatu egin du; atzo Azokagune osoa bere azkeneko lanaren postalez josi zuen disko-banatzaileak eta gaur, bere lana saltzen duen erakus-mahiaren inguruan "hormona dantzaridun" batzuk ikusi ditugu. (Behin lagun batek esan zigun moduan, "neskatoen kuleruak bustitzen dituen abeslaria omen Mikel"; tira...).

Musikaz ari garela... Beste erakus-mahai baten tartea hartu dugu, bertakoekin hitz batzuk egiteko eta "azokaz" aritu gara. Musikan dauden azken kanta berriak entzuteko lekua omen da Azoka, eta entzun entzuten dira, baina "norenak dira entzuten diren doinuak?". Horretaz ere aritu gara; izan ere, musika jartzeko arduradunak ez ditu jartzen dituen diskoak aurkezten eta ezagutuz gero, tira... Baina ondo legoke bai, kantak aurkeztea, "titulua eta egilea esateko nahikoa litzateke". Arrazoia ez zaie falta ez, erakus-mahaikoei.

Eta horretan ari giņela, bidean aurrera egin eta Barrenkaletik Artekalera bira egin dugu eta han justu, Bideografiken lagunak harrapatu ditugu Katuoinak erakus-mahaian; David Maeztuk esan digunez, "egutegiak bihar amaituko zaizkigu!". Tira... Bihar da Azokaren azkeneko eguna, beraz, euro baten, gaizki ere ez! Patxi Usobiaga eta Irati Andra eskalatzaileen argazki banakin osatu dituzte egutegiak. Sasoi baten Euskal Herriko mendiz osatutako egutegi mitikoekin batera, aurten arrakasta izaten ari diren egutegiak dira eskalatzaileenak.

Liburu egileak

Artekalen barrena egin dugu ate nagusira bitarteko bidea (Goienkale bigarren ihesaldirako utzi dugu). Han harrapatu ditugun "famosilloen" artean "Antonio Alvarez Solis" eta "Roberto Moso" radioeuskadikoak izan dira. A, ta Miliren irakasle ohia ere ikusi dugu MUren erakusmahian!!

Arratsaldean bigarren partea!

Bidaltzailea: Mili eta Mini. 07:21 Atalak: Azoka Giroa | Permalink