Azokako kartelean Peru Abarka liburua eskuetan dauala agertzen dan neska kontorsionistari izen ipini deutsagu: Ane Miren da. Bilbotarra jaiotzez, baina hazi Ibarrangeluko auzoan hazitakoa da. Akordako baserri ondoko arboletan hasi zan lehenengo kontorsioak egiten "hanka bat gora eta bestea beste aldera ipinita. Felinoak beti gustau izan jataz", aitortu deusku Ane Mirenek.
Ane Miren autodidakta da. Eta lanbide dauan afizioan 21 urtegaz hasi zala kontatu deusku. Alkarrizketa txikitxoa egin deutsagu blog irakurleok gure kontorsionista hobeto ezagutu dagizuen.

Zer dala ta kontorsionista?
Dantza, antzerkia, zirkoa,... beti gustatu izan jataz. Behin kontorsionista bat ikusi eta harrituta geratu nintzan. Autodidakta izan naz eta 21 urte ingurugaz serio heldu neutson. Egunero egunero 10 ordu entrenatzen eta bakarrik. Gogorra izan da, ze, gainera, nire gorputza ezin neike esan flexiblea danik.
Gogorra da orduan.
Gehienek uste dabe artistak eszenatokira urten, euren ikuskizuna egin eta listo, amaitu dabela. Baina ez dira konturatzen, 10 minutuko ikuskizun horren atzetik behar piloa dagoala, ordu piloa.
Zure kasuan, eszenatokira urten aurretik prestaketa lan handia dago, ezta?
Ia hiru ordu pasatzen dodaz beroketak egiten, makilatzen,... Eta ikuskizunaren ostean beste ordubete inguru behar izaten dot, gorputza bere lekura etorri daiten.
Azokako kartela zer iruditu jatzu?
Ideia polita, gustatu jat. Gainera proposatu eustenean ez neban asko pentsatu. Niri danetarik egitea gustatzen jat. Nire sorkuntzako lanetatik aparte, iragarkietan parte hartu dot, ezkontzatarako be deitu deustie inoz,... proposamena egitearekin nahikoa da, prest egoten naz gehienetan.

Erantzunak
kontorsionistea
Gustura irakurri dut kontorsionistearen elkar-hizketea izanik gainara izkiriatua mendebal euskaran edo deiturik den bizkaieraz. Baina izanik ere izkiriatua mendebal euskaraz ez da beti izkiriatzen hortan forman, esaterako, izenak determinatzerakoan behar dira determinatu, eta ez dira hemen determinatu. Esaterako' da differentea txuleta handia eta txuletea, pelota astuna eta pelotea, struktura komplikatua eta strukturea, ... eta milaka holako. Kontorsionista gaztea eta kontorsinistea.
Ane Miren, kontorsionistea (tituluan) behar zen izkiriatu ordez Ane Miren , kontorsionista.
neska kontorsionistari izen ipini deutsagu, izkiriatu da baina behar zuen neska kontorsionisteari izena ipini deutsagu
izkiriatu da "irakurleok gure kontorsionista hobeto ezagutu dagizuen." non behar zuen "irakurleok gure kontorsionistea hobeto ezagutu dagizuen."
Zer dala ta kontorsionista? baina behar zuen Zer dala ta kontorsionistea?
Lekeitio. Domekea, 20 azaroa 2005.
Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia Noiz: 2005.11.20 14:51
Re: Ane Miren, kontorsionista
Zorionak egileari eta Gerediagari aurtengo kartel zoragarri horregatik. Ederra eta ikusgarria, benetan.
Zorionak!
Bidaltzailea: asier Noiz: 2005.11.21 12:31
Re: Ane Miren, kontorsionista
Ados nago zurekin Asier.
Uste dut inoizko kartelik ausartena aurkeztu duela Azokak aurten. Azokak askotan eta sarritan askok aipatu izan dugun "zirko" izaera hori zelanbait erakusten du kartelak.
Beste alde batetik, web orria diseinatu eta kontenidoz lanean ibili direnei, nire zorionik beroenak ere eman nahi dizkiet.
Benetan lan txukuna.
Zorionak!!!
Bidaltzailea: Miren Bustinza Noiz: 2005.11.21 20:50
Euskal Herrian bakarrenetakoa
Aurtengo kartelean agertzen dan kontorsionisteagaz egoteko aukera izan genduan atzo. 13 urtez Euskal Herritik kanpora egon eta gero, bere afizio ofizio bihurtu guran etxera bueltau da eta ilusino handiagaz ekin gura deutso ibilbide barriari.
Batek baino gehiagok galdetu dau, ia Ane Mirenek abizenik ez ete daukan. Ba, bai, euki badauka, baina berak dinoan lez, kontorsionistea Ane Miren da. Ane Miren da bere izen artistikoa.
Eta egia esan harrituta geratu ginan atzo, zertzuk egin dauazan jakitean. Telebisinoko iragarkietan parte hartu dau, zirko eskola batean be ibilitakoa da, Gatiburen azken bideoklipetako batean be ikusi geinke edota "Lo mejor que le puede pasar a un croissant" filmean be momentu batez agertzen da.
Aurten Azokan be ikusteko aukera izango dogu. Ane Mirenek aitortu deuskun antzera, Euskal Herrian kontorsionista bakarrenetakoa bera da eta Estatuan be asko ez dagozala aitortu deusku. Atzo Azokarako prestatuko dauan ikuskizunaren ganekoak zehazteko izan ginan beragaz. Adi egon beraz, webgune honetako albiste eta egitarauko barrikuntzei, Ane Miren kontorsionista ezagutu gura badozue.
Bidaltzailea: Lekukom Noiz: 2005.11.27 08:58
Re: Ane Miren, kontorsionista
Zorionak! aurtengo kartelak azokaren izaera zabala eta berritzailea gogorarazten digula uste dut. 2 urte dira azokari huts egin diodala eta aurten joateko irrikitan nago. Eraikuntza berria... antolamendua... niretzat sorpresez beteta egongo da urte hau jasoko dudan sentsazioa zein den jakin naiko nuke. karpa handiko irudia guztiz barneratua dut, baita stand eta biltzen giņen jende pilloaren berotasuna, alaitasuna, poztasuna... 40. edizio honek zer nolako sentipena ekarriko didan argitzeko prest nago Durangotik bueltatutakoan. besterik gabe animo antolatzaile guztiei eta urteroko lan txukuna egingo duzuen ziurtasun osoarekin agur bero bat.
Bidaltzailea: irati Noiz: 2005.12.06 11:39
Re: Ane Miren, kontorsionista
joder erramun, sa pezau bat tio, danei fayua ataraten. asique emen dekosu nire menzagia bebai, gureboxu.
Bidaltzailea: erramunen laguna Noiz: 2005.12.06 21:48