Olmako tximiniatik
2008ko urriaren 10a, ostirala
Zeresana emon dau Azokaren kartelak
Joan dan astean egin eben Azokako arduradunek kartelaren aurkezpena eta, beti pasatzen dan antzera, zeresana emon dau. "Gizon ikusezina Azokan" leloa ipinita aurkeztu dau Aritz Zabala gasteiztarrak bere proposamena: txapela bat, betaurrekoak eta antiojuak.
Kartela aurkeztuta, BERRIAn Anjel Lertxundik bere zutabean kartelaren gaineko hausnarketa egin dau.
Gaur barriz, BERRIAk Arkaiz Zabalak besteak beste Anjel Lertxundik esandakoei erantzunez idatzita erantzuna argitaratu dau.
Nik biak irakurteko lotura jarten dot hemen. Eta badakizue, hemen Olmako tximini zaharretik gonbitea egiten deutsuedala zuek be gura ezkero, zeuen eritxia emon dagizuen.
"Mezua: ikusezina, nor?" - Anjel Lertxundi. Irakurri
"Durangoko Azokako kartelaz" - Aritz Zabala. Irakurri
Bidaltzailea: tximini.
07:44
Atalak:
Azoka
| Permalink
| Erantzunak (5)
| Trackback-ak (8)
2007ko abenduaren 9a, igandea
Azokaren informazioguneko kideek denetariko dudak argitu beharra izaten dute
Epi, Esther, Alaitz, Izaskun, Mirentxu eta Inaki dira eta bost egun egin dituzte Durangoko Azokaren informaziogunean era guztietako galderak erantzuten, dudak argitzen eta askotan "erdi mirariak" egiten. "Gizon bat etorri zitzaigun ostiralean zera esaten: zera... liburu baten bila ari naiz... ez dakit izenburua... bueno, egilea ere ez dakit nor den... eta, argitaletxea? ez, hori ere ez dakit... Baina, oparitu egiten dutela esan didate... Kanpoaldean dauden eraikinen bistak dituela entzun dut".
Egon dira, baina "ohikogoak" diren galderak eta hainbat aldiz, dagoeneko berba berdinak errepikatuz, eman dituzten erantzunak: "Non dago euskal denda?". "Hor kanpoan dagoen tximini handiaren parean dagoen egurrezko zubia zeharkatu, ezkerretara egin, trenbidea pasa eta ezkerretara egin hurrengo kalean eta, Gaztetxearen parean, eskubira eta bertan dago.
Jakina liburuengatik ere galdetu du jendeak Euskal Liburu azokan. "La pesca con caña a corcho en la costa Cantábrica" liburuarengatik galdetu zieten lehenengo egunean "harrituta geratu ginen. Baina ondotik Los moruecos bildumagatik galdetu ziguten eta... Inoiz horrelakorik eskatuko zigutenik ere!".
"Gernikako Josebaren bila gatoz... Hemen erakus-mahaia jarri du eta ez dakigu non den". "Baina nor da Joseba?". "Ba, Joseba, Gernikakoa". Horrelakoak ere galdetu dizkiete.
Badira zer nahi duten oso argi dutenak ere, umeak batez ere. Gurasoei agintzen diete atetik sartu orduko norengana joan nahi duten, nor ikustera etorri diren eta zer eskuratu nahi duten. Hori esan digute informazio guneko kideek eta ordu batzuk egin dituzte bai ate aurrean azokaratu direnei harrera egiten.
Gaur, pixka bat flojotxoago, baina 8ak arte hortxe izango dira Epi, Esther, Alaitz, Izaskun, Mirentxu eta Iñaki.
Seiei eskerrik asko!!!! Zuen azalpenak, askotan mirari txikiak izan dira.
Bidaltzailea: Desplazatua.
10:24
Atalak:
Azoka
Giroa
| Permalink
Maiatz Elkarteak jaso zuen Argizaiola Durango saria “Gauean Argi” ekitaldian,

Luzien, Argizaiola jaso zuenean
Luzien Etxezarreta, Maiatz elkarteko zuzendariak, Nerea Mujika Gerediagako presidentearen eskutik jaso zuen saria. Esker ona adierazi zien Gerediagatarrei. Ipar Euskal Herrian egiten den literaturgintzarako sustapen eta ezagutzarako sari handia dela aitortu zuen.
Ekitaldiariari hasiera Iparraldeko Elaudi Taldeak eman zion, ahots zoragarriak zituzten. Ondoren Le Garazi Philantropik Orkesstrak bere ikuskizun paregabea eskaini zuen, muntaia ikusgarria, benetan. Iparraldeko uzta presente egon zen ekitaldian. Udaneren ahots ezaguna ere presente egon zen.
Kristina Mardaras, Gerediaga Elkarteko bazkideak ere parte hartu nahi izan zuen, poema batzuk irakurriz, bata iparraldekoa. Ekitaldiari Godalet dantzak eman zion amaiera, Basurtoko Jai Alai dantza taldearen eskutik.
Maiatz Aldizkariak 25 urte bete ditu. Beste horren beste opa dizuet.
Berriz ere, ZORIONAK MAIATZ!
Bidaltzailea: Mili.
05:40
Atalak:
Azoka
Ekitaldiak
| Permalink
2007ko abenduaren 8a, larunbata
Ordenagailua laga dugu tarte baten, leihotik begiratzeaz gogaituta giñelako eta Azokara jaitsi gara; jende mordoaren gertutasuna sentitu nahi izan dugu, goiko pisura igotzen den beroaren sortzaileak gertuagotik ikusteko.
Barrenkaletik hasi dugu osteratxoa; famosilluen bila gindoazen, egia esan behar badugu. Eta, hara! Martxelo! Lehenengoa bera, Egunkariaren alde berezia banatzen ari zen Berriako zuzendari denak.
Kale berean, aurrerago, Ken 7ko mutilak neska mordoa inguruan zutela ikusi dugu. Asteleheneko Goienkariko lagunak ikusi ditugu eta kontatu digutenez, "neskatoak argazkiak atera nahian ikusi ditugu Ken 7koen inguruan; "argazki bat, argazki bat!" aritu omen dira. Hormonak dantzan!!!
13:00ak ziren hortik zehar ibili garenean, eta Zea Mays taldeko Aiora ere bazebilen diskoak saltzen. Han, baina neskato hormona dantzaridunik ez dugu atzeman. Gustuak pertsonalak direlako, baina Mili eta Minik nahiago dugu Zea Maysen erritmoa, Ken 7koen "zera hori baino". Gustuak gustu!
Mikel Urdangarin zornotzarrak errepikatu egin du; atzo Azokagune osoa bere azkeneko lanaren postalez josi zuen disko-banatzaileak eta gaur, bere lana saltzen duen erakus-mahiaren inguruan "hormona dantzaridun" batzuk ikusi ditugu. (Behin lagun batek esan zigun moduan, "neskatoen kuleruak bustitzen dituen abeslaria omen Mikel"; tira...).
Musikaz ari garela... Beste erakus-mahai baten tartea hartu dugu, bertakoekin hitz batzuk egiteko eta "azokaz" aritu gara. Musikan dauden azken kanta berriak entzuteko lekua omen da Azoka, eta entzun entzuten dira, baina "norenak dira entzuten diren doinuak?". Horretaz ere aritu gara; izan ere, musika jartzeko arduradunak ez ditu jartzen dituen diskoak aurkezten eta ezagutuz gero, tira... Baina ondo legoke bai, kantak aurkeztea, "titulua eta egilea esateko nahikoa litzateke". Arrazoia ez zaie falta ez, erakus-mahaikoei.
Eta horretan ari giñela, bidean aurrera egin eta Barrenkaletik Artekalera bira egin dugu eta han justu, Bideografiken lagunak harrapatu ditugu Katuoinak erakus-mahaian; David Maeztuk esan digunez, "egutegiak bihar amaituko zaizkigu!". Tira... Bihar da Azokaren azkeneko eguna, beraz, euro baten, gaizki ere ez! Patxi Usobiaga eta Irati Andra eskalatzaileen argazki banakin osatu dituzte egutegiak. Sasoi baten Euskal Herriko mendiz osatutako egutegi mitikoekin batera, aurten arrakasta izaten ari diren egutegiak dira eskalatzaileenak.
Liburu egileak
Artekalen barrena egin dugu ate nagusira bitarteko bidea (Goienkale bigarren ihesaldirako utzi dugu). Han harrapatu ditugun "famosilloen" artean "Antonio Alvarez Solis" eta "Roberto Moso" radioeuskadikoak izan dira.
A, ta Miliren irakasle ohia ere ikusi dugu MUren erakusmahian!!
Arratsaldean bigarren partea!
Bidaltzailea: Mili eta Mini.
07:21
Atalak:
Azoka
Giroa
| Permalink
2007ko abenduaren 7a, ostirala
Erakusketak badau zeozer diferentea. Konturatzea da kontua.

Elkartegiaren atzealdean dago erakusketa
Tximinitik dana zelan dabilen kontroletan nahiko komeria euki dodaz, eta neure txoko honetan ezer idazteko be asti barik. Eskerrak desplazatu bat hartu dodan etxe barrukoak ordenatzeko eta horrek bai behar egin! Bueno Eider ta Txelu be hor dabiz fin-fin biak.
Parkatuko deustazue, baina aitatu behar nabezan, esku bat baino gehiago botaten deustien lagunak.
Ia kontua da. Zakilixut ekarri dala aurton gonbidatuetako bat lez Azokara. Ez da asko kostatu antza. Ze joan dan 30 urteetan urtero, eta egunero, Azokan izan da. Eta Azokan gertautakoak kontau deuskuz, Eginen, Egunkarian zein Berrian.
Bueno, ba, horretako batzuk aukeratu eta 60 bat binetetako erakusketa atondu dabe Gerediagakoek Elkartegiaren atzealdean. Ez naiatzue hasiko erakusketa hori atontzeko izan dabezan arazoak kontatzen, baina jagokonari heltzen bajako tximini honetako kea eskerrak hari behintzat ez!!!
Hau dana idatzi dot, bakarrik esateko, erakusketa ikusteak merezi dauala. Eta badagoala zeozer diferentea. Akatsa-edo deitu geinkena? Baleike. Ia topetan dozuen... Era horretan, akaso, arrak harantza eroango zaitue.
Bidaltzailea: Tximini.
01:17
Atalak:
Azoka
Giroa
| Permalink