Euskal irratigintzari omenaldian Loiola irratiko sortzaile Gerardo Bujandari eman zitzaion saria. 1919. urtean jaio zen Donostian. 1960an sortu zuen Loiola Irratia beste hainbat lagunekin batera. 1965ean Radio Euzkadi Venezuletatik emititzen zenean berriemaile aritu zen, Juan de Igeldo ezizenarekin. EAJ alderdian aritu zen eta 1977ko hauteskundeetan Madrilgo kongresurako Gipuzkoako hautagaia izan zen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn