Gotzon Garate Goihartzun Elgoibarren jaio zen 1934. urtean. Durangoko Jesulagundiaren ikastetxean egin zituen batxiler ikasketak eta garai horretan hartu zuen euskal kontzientzia eta euskeraren aldeko jarrera. Bizitzan zehar lan oparoa egin zuten euskararen alde. Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologia karrera sortu zuen 1978an. Euskal gaien ganean makina bat idazlan eta iritzi artikulu idatzi zituen. Nobela poliziakoak, ipuinak, bidaia kronikak... egindako lana beti euskaraz egin zuen. Euskal atsotitzak eta esamoldeak batzen ere lan handia egin zuen.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn