Milaka bisitariren joan-etorria, erakustokietako kutxak gora eta behera, kontzertuen danbadak, Ikasle Egunaren iskanbila... Abenduaren 4an zoramena hasiko da Durangon. Erritmo bizi horren erdian, baina, hausnarketa egiteko aukera ere izango dugu bigarren urtez Gogoetaren Plazan, Areto Nagusiaren baitan (Landako gunean).

Gehiago irakurri...

Gazteek kontsumitzen duten ikus-entzunezko produktuetan dagoen sexismoa antzemateko asmoz, abenduaren 4an eta 5ean hainbat jarduera izango ditugu Durangoko Azokako Irudienea gunean, Emakunde erakundeagaz elkarlanean.

Gehiago irakurri...

- Irakurleek orain arte ezagutu ez duten Joseba Sarrionandia topatuko dute liburuan: mundua ulertzeko bere perspektiba pertsonala ematen du, saiakera mamitsu eta ausart baten bidez.

Gehiago irakurri...

50. urte, 5 egunez, eta 250 ekitalditik gora. Berezia izango da Durangoko Azokako aurtengo edizioa. Urtemuga borobila, mugarria, ospakizuna. Eta borobila ere izango da Durangoko Azokako egitaraua: inoiz baino kultur ekitaldi gehiago egongo dira Durangoko Azokan.

Gehiago irakurri...

"Katurik ez dagoen etxean... saguak dantzan!". Hala dio esaera zaharrak, eta Saguganbaran, katuen faltan, txakurrak izango ditugu aurten Durangoko Azokan!

Gehiago irakurri...

Hamabost urte igaro dira Nafarroako Gobernua Durangoko Azokan azken aldiz egon zenetik. 2000. urtea zen, eta Gobernu nafarrak erakuslehio bat izan zuen Azokako edizio hartan. Geroztik, ostera, ez du parte-hartzerik izan Azokan, eta hutsune hori bete nahian, Gerediaga Elkarteak hainbat urtetan "Nafarroako argitalpenak" izeneko erakuslehioa antolatu zuen, Nafarroan sortzen ziren lanak batuz.

Gehiago irakurri...

  • Iaz Erresuma Batuko hainbat editore Azokara etorri ziren eta, bisitaren ondorioz, hiru lan ingelesera itzuli eta plazaratuko dira.

Gehiago irakurri...

Durangoko Azoka, bada... ala ez da?

Badago ikusgai Durangoko Azokako 50. urteurreneko iragarkia! "Durangoko Azoka bada, ala ez da?" Horra hor galdera! Kultur sortzaileek zalantza agertu... eta euskal gizarteko erreferenteek argitu: bai, bada! Nirea, zurea, gurea da! Euskalduna da! Mundiala da! Lagunartea, giroa eta besta da! Sorkuntza da! Kultura da! Nortasuna da! Izan da, da, eta izango DA!

Gehiago irakurri...

Gaztea zara eta laburmetraiak egitea gustoko duzu? Eta gainera, 3600 euro saritan eskuratu gura zenuke? Bada, ez galdu Kameratoiaren XI. edizioa! Hirugarren urtez, Euskal Herriko ikus-entzunezko Rallyaz gozatzeko aukera izango dugu Durangoko Azokako Irudienea gunean.

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokak bere 50. urteurrena ospatuko du aurten, eta, urtero legez, abenduko lehenengo egunetan antolatuko da, kasu honetan, abenduaren 4tik 8ra arte, ohikoa baino egun bat gehiagorekin. Baina hasierako edizio haietan Azoka ez zen abenduan antolatzen, Domu Santu egunaren bueltan baizik, hots, urri amaieran eta azaro hasieran. Lehenengo edizio hura, 1965. urtean, urriaren 30ean hasi eta azaroaren 1ean amaitu zen. Andra Mari elizpea izan zen hautatutako lekua, eta bertan egin zen 1974ra arte.

Gehiago irakurri...

Andra Mariko elizpetik merkatu zaharrera, merkatu zaharretik karpa erraldoira, karpa erraldoietik Landakora, eta Landakotik... Durango osora! Azoka zortzi gunez osatutako kultur ekimena bihurtu da, Durangoko herri osora zabaldu dena!

Gehiago irakurri...

Azokako gune ezberdinetara proposamenak aurkezteko epea urriaren 16an amaitu zen eta, urtero legez, kultur sortzaileen erantzuna bikaina izan da: hamaika proposamen jaso ditugu Areto Nagusian, Szenatokian, Saguganbaran, Ahotsenean, Irudienean, Kabi@n, Plateruenan eta Azoka TBn.

Gehiago irakurri...

Edizio berezia biziko du aurten Durangoko Azokak. Borobila. Intentsoa. Bizia. Atzera begiratuko du Azokak, baina begirada etorkizunean jarriz. Sortzaileak omenduko ditu Azokak, baina hurrengo 50 urteko historia idatziz. Horra hor erronka. Azoka iragana, oraina eta geroa DA!

Gehiago irakurri...

  • Jose Luis Zumetak egin du aurtengo edizioko kartela. Ilusioz jaso zuen eskaria, eta jendea erakartzea izan da bere helburu nagusia.
  • Azokak bere 50 urteko ibilbidea liburu batean bilduko du. Jesus Mari Arruabarrena eta Joseba Sarrionandia dira egileak.
  • Argizaiola Saria Durangoko Azokako sortzaileek jasoko dute.
  • Durangoko Azokak irudi marka berria izango du aurrerantzean: DA!

Gehiago irakurri...

50 urte euskal kultura bultzatzen, 50 urte euskal sortzaileen topalekua izaten, 50 urte Durango jai erraldoi batean bihurtzen... Edizio berezia biziko du aurten Durangoko Azokak. Euskal kulturaren plazak bere 50. urteurrena ospatuko du edizio honetan, eta, urtero legez, milaka sortzaile, bisitari, musikari, idazle, euskaltzale eta parrandazale elkartuko dira Durangon.

Gehiago irakurri...