Zabalik da abenduaren 2tik 6ra egingo den 51. Durangoko Azokan izena emateko epea. Edizio berri honetan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde eta banatzaileek zein auto-ekoizleek www.durangokoazoka.eus atarian egin ahal izango dute eskaria irailaren 30era bitartean.  

Gehiago irakurri...

50. edizioa ospatu berri du Durangoko Azokak aurten. Urte berezia izan da, urtemuga, inflexio-puntua. Eta hedabideek ere aurtengo edizioaren berezitasuna islatu dute. Honako prentsa-azterketan, irailetik abendura arte hainbat hedabidetan jasotako albisteen loturak topatu daitezke; ez dira agertzen Azokaren inguruan kaleratu diren albiste guztiak, hedabideek azokaz kaleratutako informazioaren lagin bat baino ez da.

Gehiago irakurri...

Igaro da jada Durangoko Azokako 50. edizioa! Bost egun bete ekitaldi izan dira, bost egun bete emozio, bete nobedade, bete jarduera... Azokazale amorratuek, baina, ez dute urtebete itxaron beharko Azokaz gozatzen jarraitzeko. Aurten, 50. edizioa mugarri legez hartuta, Gerediaga elkarteak "Durangoko Azoka 1965-2015" liburua kaleratu du, mende erdiko ibilbidea batuz. Jesus Mari Arruabarrena, Txelu Angoitia eta Joseba Sarrionandia dira lanaren egileak, eta horrelako bilketa-lana egiten den lehenengo aldia da.

Gehiago irakurri...

Zer ikusten duzu Durangoko Azokako leihotik? Galdera horri helduta youtuber lehiaketa antolatu zuen Durangoko Azokak abenduaren 4tik 8ra arte. Azokan egunpasan ibili ziren hainbat lagunen bideoak jaso genituen #YoutuberraDA traolagaz, eta epaimahaiaren buruhaustearen ostean, azkenean Maialen Izurza gazteak eraman zuen 500 euroko sari potoloa. Sari-banaketa Azoka TBn izan zen, abenduaren 8an bertan. Izurza bertan egon zen saria jasotzeko, ETBko "Gu ta Gutarrak" saioko kideekin batera.

Gehiago irakurri...

50. urtemuga borobila izan dela azpimarratu dugu aurtengo edizioaren balorazioa egiterako orduan: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpenean aberatsa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan...

Gehiago irakurri...

Uda films talde gaztearen "Jorrai" lanak eraman zuen lehen saria, aurkeztutako hamazazpi taldeen artean.

Gehiago irakurri...

Igerrak, Euskal Instagram Komunitateak, eta Durangoko Azokak elkarlanean antolatutako “#igerrak_50DA” lehiaketaren sari nagusiak badu dagoeneko izena, @unartemedio erabiltzailearena, hain zuzen ere. Zornotzako Barnetegiaren eskutik, euskara ikastaro trinko batekin saritu dugu lehiaketako argazki onena.

Gehiago irakurri...

Ederra izan da 50. Durangoko Azoka hau ere. Borobila. Durangoko Azoka benetan eraginkorra izan da: sortzaileen eskaintza aldetik ugaria, ekoizpenean aberatsa, egun askokoa, orekatua jendearen ibiliari dagokionez, ondo antolatua, erakargarria komunikatiboki, emozioz betea bere sortzaileak omenduz, mamitsua gogoeta arloan, eta, guztion aldetik, etorkizunari begira jarria: belaunaldi gazteei begira jarria.

Gehiago irakurri...

Lau eguneko maratoiaren ostean, gaur, abenduak 8, amaituko da Durangoko Azokako 50. edizioa. Jendez lepo izan dugu Azoka lau egun hauetan, eguraldi zoragarria, egitarau oparoa... eta azken eguna ere ez da atzean geratuko. Izan ere, amaiera ikusgarria izango du mende erdia bete duen kulturaren plazak: zirkoa, sua, sokak eta dantzak!

Gehiago irakurri...

Bide erdia baino gehiago egin dugu jada, baina Azokan badago oraindino zer egin eta zer ikusi! Laugarren egun honetan ere, abenduaren 7an, ez da aspertzerik izango kulturaren plazan.

Gehiago irakurri...

Aurrera egiteko kemena eta ausardia izan zutelako; ekimen txiki baten bidez mundu bat sortu zutelako; loraldi baten lehenengo hazia landatu zutelako; sasoi ilunetan argia izan zirelako; ezinezkoa zela ez zekitelako... Gerediagako sortzaileek 50. edizio honen Argizaiola Sariak jaso zituzten atzo, abenduak 5, Szenatokian ospatutako ekitaldian.

Gehiago irakurri...

Hirugarren eguna biziko du gaur Durangoko Azokak, maratoi osoaren erdiko eguna, eta lehenengo egun bietan legez, kulturaren plazaekitaldiz lepo izango dugu.

Gehiago irakurri...

50. Durangoko Azoka inauguratu DA! Ekitaldi berezia izan genuen atzo, abenduak 4, Szenatokia gunean, San Agustin Kulturgunean. Bertan ospatu zen 50. Durangoko Azokaren sarrera-ekitaldia, eta bertan elkartu ziren Gerediaga bazkide, herri-mugimenduko lagun, Azokako guneen arduradun eta erakundeetako ordezkariak.

Gehiago irakurri...

50. Durangoko Azokak ateak ireki bezain pronto bete ziren Landakoko erakusmahaiak eta #50DA guneak. Lehen egunean, 44.866 sartu-irten erregistratu genituen gurean.

Gehiago irakurri...

Konturatu orduko, Durangoko Azokako bost eguneko maratoiaren lehenego eguna igaro dugu jada! Ikasle Egun jendetsuaren ostean, asteburuari ondo etorria emango diogu gaur, abenduak 5, eta eguraldi ederragaz gainera.

Gehiago irakurri...