Eta konturatu orduko... Azokako erdigunera heldu gara! Atzo, abenduak 3, Azoka jendez lepo izan eta gero, gaur Azokak ere egun potoloa bizitzea espero da. Ez da egitarau erakargarririk faltako.
Atzoko ikasle-uholdearen ostean, eta 19:00etan inaugurazio ofiziala ospatu eta gero, Azokak gaur bigarren eguna biziko du, eta noski, ez dugu ekitaldiren faltarik izango, Azokako espazioetan eta Azokatik kanpo ere.
Azoka TB-ren abenduaren 2ko laburpena eta askoz gehiago!
Atzera-kontua amaitu DA! Hasi da Durangoko Azokaren 51. edizioa! Goizeko 10:30ak jo orduko, ikasle-uholde bat sartu da Landako Gunera, erakusleihoen arteko kaleak betez. Donostia 2016ren ekarpenez, Karrika Antzerki Taldeak hasiera ikusgarria eman dio aurtengo kulturaren plazari, Deshakespearezioa obraren pasarte bat egokituz hitzordu honetarako: sua, malabareak, hankapaloak... eta kitto, zabaldu dira Durangoko Azokako ateak! Ondo etorri, eta azoka on danori!
Egun bakarra baino ez da falta Durangoko Azokako 51. edizioa hasteko, eta dena prest dago jada Landako Gunean eta Azokako gainontzeko zortzi espazioetan. Azken urteetako azokarik goiztiarrenean (abenduaren 2tik 6ra arte) 246 stand, 349 nobedade eta 200 ekitalditik gora izango ditugu kulturzale eta euskaltzaleentzat. Durangoko Azokak guztiontzat izango du plana, 51. edizioa bizitzekoa baita!
Hau da, egunez egun, 51. Durangoko Azokan, Plateruenan eta Ahotsenean (zuzenekoen karpan) joko duten taldeen eta ordutegien zerrenda osoa:
Azoka egunetan aparkatzeko erraztasunak emateko asmoz, bigarren urtez Durangoko Azokak doako autobus-zerbitzua martxan jarriko du Landako Gunea eta Iurretako aparkalekuak lotuz. Autobusa abenduaren 2tik 6ra arte hartu ahal izango da, 10:30etik 20:30ak arte. Ordutegi jarraitua izango du, hau da, autobusa uneoro ibiliko da joan-etorrian. Iurretako Arriaundi Industrialdearen eta Landako Gunearen artean, autobusak hainbat geltoki izango ditu.
Durangoko Azokako 51. edizioaren montaketa-lanak hasi dira Landako Gunean. Atzo, azaroak 24, hasi ziren aurten izango ditugun 246 erakusleihoak montatzen eta azoka gorpuzten.
1992. urtea geroztik Durangoko Azokak “Argizaiola omen-saria” banatzen du urtero. Sari horrekin Gerediaga Elkarteak urte txarretan, “gau beltzean”, argia izan direnak oroitu gura ditu. Arlo ezberdinetako pertsona ugarik jaso dute orain arte saria: idazleak, kazetariak, musikariak, Ikerlariak, irakasleak e.a. Aurten, Argizaiola 25. aldiz emango dugu.
- Aurtengoa azken 28 urteetako Azoka goiztiarrena izango da: abenduaren 2an hasi eta 6an amaituko da.
- Bisitariak 349 nobedade, 246 erakustoki eta 200 ekitalditik gora izango ditu euskal kulturaz gozatzeko.
- Euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten inurriak omenduko ditu Argizaiola sariarekin.
Bizitzekoa da. Koadrilarekin, familiarekin, bikotearekin, bakarrik… nahi duzun moduan bizitzekoa. Bizitzekoak dira kontzertuak, solasaldiak, ikus-entzunezkoak, antzezlanak eta topaketak. Bizitzekoa da standetako joan-etorria.
Abenduaren 2tik 6ra Durango ekitaldi, aldarrikapen eta ekimenez josita izango dugu: Azokako egitaraua, elkarte ezberdinek antolatutako jarduerak... Plan ugari eta kultura bor-borka Durangoko bazter guztietan. Landako parean, berbarako, Elkartegiaren aurrean, Jose Antonio Agirre Lehendakariagaz lotutako erakusketaz gozatu ahal izango dugu, abenduaren 3tik 6ra arte.
Marrazkilaritza gustoko duzu? Zure irudien bidez Durangoko Azokan parte hartzea gustatuko litzaizuke? Eta marrazki horiek sarean mugitu? Bada, aurtengo Durangoko Azokan horretarako aukera izango duzu, abenduaren 4an ospatuko dugun 'Marrazkeraz' Marrazkilari Euskaldunon Topaguneari esker.
Bizipenetan oinarritutako spot hau Azokara etortzeko gonbitea da. Gonbidapen zintzoa.