Kulturgintzari buruzko kezka eta gogoetak kultur plazaren erdigunera ekarriko ditu 49. Durangoko Azokak. Areto Nagusia gogoetaren plaza izango da aurten, elkarrizketa, solasaldi eta mahainguru formatuetan. Prentsaurrean ezagutarazi dira gune guztien aurtengo nobedade nagusiak.
Zuzenekoak batean eta solasaldiak bestean. Ahotseneak, sortzaileen plazak, gainezka egin zuen egun bakarrean, izena emateko deialdia ireki eta segituan, irailaren 16an. Asko eta asko kanpoan geratu ziren, urteotako karpa bakarra txiki utzita. Horrela, denak kabitzeko modua topatzen ahalegindu ostean, aurten bi karpa ipiniko ditu Ahotseneak.
Hemeretzigarren edizioa 2015ean egingo dute, martxoaren 19tik 29ra, Urepeletik Bilbora. Oraingo honetan, Durangoko Azoka omenduko du Korrikak: "Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu. Zalantzarik gabe, horietako bat da Durangoko Azoka. Azokak ia 50 urteko ibilbidea dauka, 2015ean, 19. Korrika burutuko den urtean, alegia, beteko baitu mende erdia".
"Durangoko Azokako ikus-entzunezkoen plaza, Irudienea, laugarren urtez egongo da zabalik. Aurten ere, Zugaza zineman egongo da Irudienea, eta Durangoko Azoka bezala, abenduaren 5etik 8ra izango da.
Mugalariak ekimenak bost proiektu artistiko lagunduko ditu sortze prozesuan, eta dagoeneko jakinarazi dute proiektu horiek zeintzuk izango diren. Era berean, Zubi proiektuak ere antzezlan bat lagundu nahi du urtero, eta aurten bat ez, baita beste hiru ere (modu apalagoan bada ere) lagunduko dituztela iragarri duten.
Auto ekoizleen artean, zenbat sortzaile hainbat errealitate dagoela konturatuta, planteamendu berri bat proposatu du Durangoko Azokak. Izan ere, hasierako deialdian jasotako eskaerek planteamendu berria egiteko beharrizana utzi dute agerian, antolatzaileen begietara.
Aurtengoa Kameratoiaren 10. edizioa izango da eta iazko arrakasta dela-eta, Durangoko Azokako Irudienea ikus-entzunezkoen plazan izango da, bigarrenez. Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute eta horretarako azaroaren 28a baino lehen eman behar dute izena kameratoia.com gunean.
Azokako digitalaren plazan, Kabi@n, besteak beste, herri liburutegi digitalaren proiektua aurkeztuko du BakalHau kolektiboak, eta zuzenean bertan probatzeko aukera ere egongo da. Ekimena, bertan nola parte hartu eta orain arteko ibilbidea azalduko da hitzaldi-eztabaida batean, abenduaren 7an, Komunitatearen egunean.
Marta Cardenas artista donostiarrak (1944) eskuz margotutako lana izango da 49. Durangoko Azoka iragarriko duen kartela. Azken urteetan Gerediagak euskal artista bati enkargatu dio irudia, arte plastikoen sortzaileek ere euren alea ipintzeko kultur diziplina denak batu gura dituen Azokan. Aurreko edizioetan Itziar Okariz eta Nestor Basterretxea izan ziren kartel egileak, esaterako.
Aurten ere Durangoko Azokan egingo dute film laburren rallya, Kameratoia. Topaguneak antolatzen du eta dagoeneko 10. edizioa beteko du ekimenak. Irudienea gunean batuko dira parte hartzaileak, eta 48 ordu edukiko dituzte film labur bat osatzeko, gaia eta baldintza batzuk emanda. Abenduaren 8an erakutsiko dituzte sorkuntza guztiak Irudienearen pantaila handian, gala berezian.
Enpresak eta lineak.
Bizkaibus:
- Durango-Bilbao
- Durango-Bilbao (Lemoatik)
- Elorrio-Bilbao
- Bilbao-Ondarroa
- Ermua-EHU
- Garai-Durango
- Arrazola-Durango
Euskotren:
- Bilbao-Donostia
Lurraldebus:
- Donostia-Amorebieta
- Oñati-Bilbao
Alsa:
- Gasteiz-Durango
*Zerbitzu berezirik ez dute eskainiko.
Ikastetxeei Durangoko Azokara etortzeko gonbitea luzatu zaie berriro edizio honetan. Elkarrizketak egin, musika kontzertu batean parte hartu, telefono mugikorretarako aplikazio bat sortu, itzalen antzerkiaren teknikak ezagutu, bikoizketan trebatu edota kantu bat sortzeko prozesua ezagutuko dute, besteak beste. Guztira 30 saio baino gehiago, eta 1200 gaztetxok sortzaile izateko aukera izango dute.
Abenduaren 5etik 8ra zuzeneko 80 emanaldi eta aurkezpen programatu dira.
Beste guneetara proposamenak aurkeztu daitezke oraindik.
Durangoko Azoka egunetan Szenatokia gunea da San Agustin kulturgunea. Programazioaren berri eman dute, eta hasiera eta bukaera estreinaldi batekin egingo dute antzoki durangarrean.