"Eguzki femeninoak, ilargia maskulinoak, ezagunak dira, ez da ezinezkoa... Gutxietsiak dira beti, emazteei lotzen diren balioak, direnak direla, emazteei lotzen zaizkiolako hain zuzen". Oier Guillanek errezitatutako hitzak dira, Szenatokian, Noemi Vianak animalia mugimenduz dantzan ari zen botartean, bart gaueko Gauean Argi ekitaldian.

Gehiago irakurri...

Kulturaren Plaza itxi egingo da bihar, laugarren egunean, 170 ekitaldi eta gero, milaka eta milaka kultur zale batu ostean. Gaueko 20:00etan zarratuko ditu ateak Landakok eta zortzi guneek. Baina, hori gertatu aurretik, ibilbide luzeko egitaraua abiatuko da lehendabiziko ordutik.

Gehiago irakurri...

Egunero emango dugu sari bat, eta azoka amaitzean, argazki onenak Europara bidaia irabaziko du... Parte hartu! 

Gehiago irakurri...

Gogoetaren Plazaren estreinaldia eta Argizaiola Saria izango dira, gaur larunbata, abenduak 6 Durangoko Azokako protagonista nagusietako bi.

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokak app berria atera du, Kulturaren Plaza nagusira etortzen diren milaka eta milaka bisitariek informazioa sakeleko telefonoan kontsultatu ahal izateko.

Gehiago irakurri...

Gaur, abenduak 7, igandea eta Azokaren hirugarren eguna, ekitaldiz eta izen ezagunez beteta egongo da: Xabi Solano, Adarrots taldea, Unai Iturriaga, Gontzal Mendibil, Eskean Kristo, Txapelpunk, Sobieth, Beñat Igerabide, Patxo Telleria eta beste hainbeste egile Landakon.

Gehiago irakurri...

Aurtengo herrialde gonbidatua Okzitania izango da, Euskal Herriarekin harreman estua baina era berean nahikoa ezezaguna duen herrialde eta kulturari plazan tarte bat emateko asmoarekin. Egitarau osoko hainbat ekitalditan edukiko dugu aukera kultura eta hizkuntza gehixeago ezagutzeko. Hona hemen ekitaldi horien zerrenda:

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokara etorriko diren milaka eta milaka herritarren artetik, gehienontzat ez da lehenengo aldia izango aurtengoa, baina, agian, gomendio hauetako batzuk ez zenituen ezagutzen... 

Gehiago irakurri...

49. Durangoko Azoka ordu gutxi batzuk barru zabalduko dute. Gaur, 10:30ean. Hortik aurrera, jardueraz betetako lau egun etorriko dira. Bihar Ikasle Eguna izango da, eta goizean milaka ikasle espero dituzte antolatzaileek. Euskal Herriko osoko 36 ikastetxetik etorriko diren 1.170 ikaslek, baina, azokako gune guztiek elkarlanean antolatu duten egitarauan parte hartuko dute.

Gehiago irakurri...

Auto ekoizleen plaza antolatu dugu Durangoko Azokan aurten, lehenengo bider. Areto Nagusiaren alboan egongo den eremu berezi bat, gainontzeko standetatik bereiztuko dena, ez bakarrik itxuran eta tamainan, baita antolatzeko eran ere. 

Gehiago irakurri...

Areto Nagusiak aurten kulturgintzaren kezka eta erronkei tartea egin gura die, eta Gogoetaren Plaza bihurtuko da. Lehenengo urte honetan, Miren Rubio eta Iñigo Astiz kazetariek koordinatu dute hausnarketetarako egitaraua, eta ibilbide mamitsua duten sortzaile eta eragileak gonbidatu dituzte.

Gehiago irakurri...

Hau da, egunez egun, 49. Durangoko Azokan, Plateruenan eta Ahotsenean (zuzenekoen karpan) joko duten taldeen eta ordutegien zerrenda osoa:

Gehiago irakurri...

Gatibu taldearen kontzerturako sarera gabe geratu zarela? Sarrera bi lortzeko aukera daukazu #Dazokat instagram lehiaketan parte hartuz gero, eta baita sari gehiago ere, Durangoko Azokaren egunetan ateratako argazki onenen artean banatuko direnak.

Gehiago irakurri...

Durangoko Azoka aurkezteko urtero Baionan egiten den aurkezpen ekitaldian sinatu dute bi elkarteetako ordezkariek lankidetza hitzarmena. Horri esker, informazio trukean, hedapenean eta sorkuntza sustapenean elkarrekin lan egiten jarraitzeko asmoa berretsi dute. 

Gehiago irakurri...

Anuntxi Aranak jasoko du aurten Argizaiola saria. Luiaondon (Aiara) jaiotakoa da, baina Angelun bizi da aspalditik. Euskal mitologia eta kondairen gainean lan zabala egin du. Euskal mitologia ikasketak aldarrikatzen ditu. Frantsez filologian lizentziaduna, AEKko irakasle izandakoa, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministakoa.

Gehiago irakurri...