Atzoko ikasle-uholdearen ostean, eta 19:00etan inaugurazio ofiziala ospatu eta gero, Azokak gaur bigarren eguna biziko du, eta noski, ez dugu ekitaldiren faltarik izango, Azokako espazioetan eta Azokatik kanpo ere.

 

Areto Nagusian Gogoetaren Plazaren lehenengo eguna izango da, besteak beste. Goizean Istorio bat... nola kontatu solasaldia izango dugu, Elena Odriozola (ilustratzailea) eta Koldo Amestoy (ipuin kontalaria) kideen eskutik, Juan Luis Zabalak gidatuta. Arratsaldean, 18:30ean, Telebista, gaur eta bihar mahaingurua izango dugu, honakoen eskutik: Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea), Andoni Aranburu (ETB) eta Ximun Carrere (Kanaldude), Marijo Deograciasek gidatuta.

Kabi@n bideo-joko eguna izango da 11:00etatik aurrera, Game Erauntsia taldearen eskutik. Arrastian honakoaz hausnartuko dute: badago bideojokorik euskaraz?

Saguganbaran ere ez da ekitaldirik faltako. Goizean hiru ipuin kontaketa egongo dira, eta arratsaldean beste bi. Horrez gain, 16:00etan Arbi Liburu Interkatiboak aurkeztuko dira, Iker Burgueraren eskutik.

Ahotsenea kontzertuz lepo egongo da: Keu Agirretxea, Joseba B. Lenoir, Eraso... eta maratoia amaitzeko, 19:40etan Kokein taldearen azken lana. Solasaldien lekuan, izen handiak izango ditugu egun osoan zehar: Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano, Eric Dicharry, Jakoba Errekondo, Unai Iturriaga, Unai Gaztelumendi, Miren Gorrotxategi...

Irudienean egitarau oparoa izango dugu. 11:30ean Mundu bat ahoz aho dokumentalaren estreinaldia izango dugu, BeƱat Gaztelumendi zuzendariak aurkeztua. 19:30ean Sipo phantasma filma aurkeztuko du Koldo Almandozek. Horrez gain, Kameratoia lehiaketaren aurkezpena egingo da.

Szenatokian oso ekitaldi berezia izango dugu: aurtengo Argizaiola Sarien gala. 20:00etan hasiko da San Agustin Kulturgunean, eta sarituak euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten "inurriak" izango dira. Euren izenean, honakoek jasoko dute saria: Justo Alberdi (Bizkaia), Kepa Mendia (Araba), Jaime Albillos (Gipuzkoa), Mari Carmen Belaza (Nafarroa), Patxika Erramuzpe (Ipar Euskal Herria) eta Jose Ramon Zengotitabengoa (euskal diaspora).

Azken txanpa, gauero bezala, Plateruenan izango dugu. 23:00etan Zea Mays taldeak Harro diska aurkeztuko du. Sarrerak salgai 10 euroan webgunean, 12 euro txarteldegian.

inagurazioa 5813 copia txiki

Hamaika kalejira Durangotik

Azokatik kanpo ere, ekitaldi ugari izango ditugu eskura. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Pokelekeleke taldeak Durangoko bazterrak girotuko ditu, 12:00etan Landakotik abiatuta. Agirre Lehendakariaren erakusketa ere gaur bertan inauguratuko da, 12:00etan elkartegiaren aurrean. Horren ostean lehendakariaren erraldoiarekin kalejira egingo dute Landako aurretik.

Amaitzeko, 20:00etan Txistua XXI. mendean kontzertua egongo da, Uribarriko Andra Mari Basilikan, Silboberri Txistu Elkarteak antolatuta.

22:00etan Ezkurdiko Jai-Alai frontoian Benito Lertxundiren kontzertua egongo da (sarrera 25 euro beheko gradan, 18 euro goikoan).

EGITARAU OSOA KONTSULTATZEKO EGIZU KLIK HEMEN.

SINADUREN ORDUTEGIAK IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.

AUTOBUS ZERBITZUAREN INFORMAZIOA IKUSTEKO EGIZU KLIK HEMEN.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn