50. edizioa ospatu berri du Durangoko Azokak aurten. Urte berezia izan da, urtemuga, inflexio-puntua. Eta hedabideek ere aurtengo edizioaren berezitasuna islatu dute. Honako prentsa-azterketan, irailetik abendura arte hainbat hedabidetan jasotako albisteen loturak topatu daitezke; ez dira agertzen Azokaren inguruan kaleratu diren albiste guztiak, hedabideek azokaz kaleratutako informazioaren lagin bat baino ez da.

Dokumentu honetan agertzen diren hedabideez gain, beraz, badira beste asko Azokaren zabalpenean lagundu dutenak. Eskerrik asko guzti-guztioi zuen babes eta laguntzagatik!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn