Durangoko Azokatik antolatzen ditugun 250 ekitalditik harago, badira, azoka egunetan, beste ekimen batzuk. Hona hemen izango direnetako batzuen zerrenda:

Abenduak 4, ostirala

  • Ibilaldia 2016k antolatuta, Kurutziaga eta Ibaizabal Ikastoletatik batukada eta trikitilariekin kalejira koloretsua hasiko da 15:30ean, eta 16:15ean, mosaiko erraldoia osotuko dute Landako plazan.

Abenduak 5, larunbata

  • Deiak eta Noticias Taldeak antolatuta, Ander Manterola eta Labayruri egingo dio gorazarre Ortzadarrek, 13:00etan, Kurutzesantu-Museoan.
  • Silboberri Txistu Elkartearen eskutik, Txistua XXI. Mendean kontzertua egingo da, 19:30ean, San Frantzisko elizan.

Abenduak 8, asteartea

  • Durango Kirolak taldearen eskutik, "XIII. Joseba Jaka Herri lasterketa" egingo da Ezkurdin. Umeen eta nagusien lasterketak egingo dira goizean zehar. www.kirolprobak.com webgunean eman daiteke izena.

Abenduaren 4tik 8ra

  • Arbasoren eskutik, Artisau Azokak 20. urteurrena ospatuko du aurten. Egunero egongo da zabalik, 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara (azken egunean, abenduaren 8an, 20:00etan itxiko da).
  • Arte eta Historia Museoan, Ismael Iglesias durangarraren margo erakusketa ikusgai izango da "Amen, zu hor eta ni hemen" izenburupean.
  • Azoka alternatiboa Sapuetxetik gertu egingo da.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn