Hiru hilabete eskas baino ez dira falta Durangoko Azokaren 50. ediziorako, eta buru-belarri lanean hasi da jada Azokako lantaldea. Guneak, argitalpenak, kanpainak, espazioak, izen-emateak... hamaika dira Azokako koordinazio-mahaiak hurrengo asteetan hartu beharko dituen erabakiak, egin beharko dituen aurreikuspenak, antolatu beharko dituen ekimenak.

Aurten, 50. urteurrena ospatzeaz gain, Azokaz gozatzeko egun bat gehiago izango dugu gainera, bost egunez antolatuko baita: abenduaren 4tik 8ra arte.

Argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile eta auto-ekoizleek izena emateko aukera dute jada irailaren 30era arte, webgunearen bidez. Halaber, hurrengo egunetan hainbat gunetako izen-emateak ere zabalduko dira. 50. edizioa abian da!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn