Sortzaileen beharrizan eta joera berriei erantzuteko, Durangoko Azokak auto ekoizpenerako espazio berezia egokituko zuen lehenengoz iaz: Auto ekoizleen plaza. Aurreneko edizio horrek izandako erantzun ona ikusita, aurten ere auto ekoizleek euren espazio propioa izango dute Azokan.

Auto antolaketan oinarritutako espazioa da auto ekoizleena. Eremuaren ardurak (salmenta txandak, lanak nola aurkeztu erakusmahaiean…)  guztien artean kudeatuko da.

Auto-ekoizleen mahaia
Parte-hartzeko baldintzak:

  • Katalogoan, gehienez bi auto ekoizpen duten sortzaile edo elkarteak aurkeztu ahalko dira. Ez dira baztertuko beraien lanaren parte bat beste enpresa batzuekin argitaratuta dituzten sortzaileak.
  • Produktuek, Durangoko Azokaren araudia bete beharko dute bere osotasunean. 

 

Izena eman, irailaren 30era arte

Interesa duten ekoizle zein elkarteek webgunearen bidez eman behar dute izena . Aurretik parte hartu ez dutenak erregistratu egin beharko dira lehenbizi, “expositore” gisa. Hurrengo pausoetan, stand mota aukeratzekoan, zehaztu beharko dute auto ekoizleak direla.

 

Batzarra, sortzaileen artean antolatzeko

Sortzaileen artean auto antolatu beharko denez lekuaren dekorazioa, txandak… denen arteko komunikazioa garrantzitsua izango da eta horretarako, behin izena emateko epea amaituta, eremua nola partekatu adosteko bilera egingo da.

Dena den, aurretik sortzaileen artean hitz egiten joatea gomendatzen da. Horretarako, autoekoizleen email zerrenda bidaliko zaie izena eman duten guztiei, harremanak errazteko.

Aurreko urteko esperientziari buruzko informazioa, hemen: http://www.durangokoazoka.com/eu/albisteak-zerrenda/492-auto-ekoizleak-plazara

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn