Gogoetaren Plazaren estreinaldia eta Argizaiola Saria izango dira, gaur larunbata, abenduak 6 Durangoko Azokako protagonista nagusietako bi.

sormena bideaSortzaile, eragile, industria eta, oro har, kultur sektorearentzat espazio bat izango da Areto Nagusia, Gogoetaren Plaza bilakatzeko helburuarekin. Datozen hiru egunetan, hizkuntzaren hautuaz, sostengu ekonomikoaz eta kultur transmisioaz hitz egingo dute, hiru formatutan: earrizketa bat, biren arteko solasaldia eta mahainguru bat. Egunero.

Gaurko gogoetaren gai nagusia “Nola kanta, hizkuntzaren hautua” izango da. Parte hartuko dute: Fermin Muguruzak (elkarrizketa), Anari Alberdi eta Bernardo Atxagak (solasaldia), eta mahainguruan Jose Mari Sorsek, Lorea Agirrek eta Mikel Martinezk. Iñigo Astiz etea Miren Rubio kazetariek gidatuko dituzte saio horiek.

Anuntxi Arana izango da eguneko bigarren protagonista. Antropologoak jasoko du Argizaiola saria aurten, eta Szenatokian gala berezi batean emango diote, Arte Eszenikoen plazan. 'Eguzki Emeak' izeneko antzerki-dantza piezak emango dio hasiera galari, Arana omenduaren testu batetik abiatuta. Aktore ariko dira: Noemi Viana, Ainhoa Alberdi, Amaia Corral eta Oier Guillan: "Eguzki femeninoak eta ilargi maskulinoak". Ostean emango diote Argizaiola saria Anuntxi Arana antropologoari, euskal mitologiari buruz egindako lanarengatik.

Baina badaude askoz gauza gehiago ere. Larunbata ekitaldiz bete-beteta dator. Egin klik, programazioa ikusteko.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn