Sormen beka2 mob

Auto ekoizleen plaza antolatu dugu Durangoko Azokan aurten, lehenengo bider. Areto Nagusiaren alboan egongo den eremu berezi bat, gainontzeko standetatik bereiztuko dena, ez bakarrik itxuran eta tamainan, baita antolatzeko eran ere. 

Auto-ekoizleak
Auto ekoizleek beraiek erabaki dute nola partekatu azpiegituraren kostua, bete beharreko txandak, diru-sarrera kontuak eta baita beraien lanak iragartzeko modua ere (adibidez, blog bat prestatu dute). Anitzak direlako sortzaileak eta beraien errealitateak.

Azaroaren 13an Durangon egin zuten batzarrean ezagutu zuten elkar eta erabaki zituzten gai gehienak, eta ordutik beste batzar bat eta hainbat email trukatu dituzte sortzaileen artean. Guztira, hamasei sortzaile, eta bakoitzak gehienez bi lan (baldintzetako bat hori zen):

  • Liburuekin: Ahoztar Zelaieta, Angel Gallo, Etikarte, Josu Goiri Ituarte, Juan Angel Tamayo, Lander Iruretagoiena, Lauaxeta Ikastola, Maite Toledo, Markus, The Indezents, Tierra de nubes.
  • Diskoekin: Adarrots, Haxotz, Khous, On Musika eta Sobieht.


Horrez gain, Musikazuzenean webgunearen standean ere tarte bat edukiko dute auto ekoiztutako diskoek, bigarren urtez. Aurten ere, 30 diskotik gora bildu dituzte. "Baldintza bakarra, diskoak 2014an argitaratuak, eta auto-ekoizpen bidez editatuak izatea da".  

Stand propiodunak

Gainera, badaude azken urteotan auto ekoizpenaren bidea hartu duten sortzaile gehiago ere, eta Durangoko Azokan beraien erakusmahaia atonduko dutenak. Gehienak, musika taldeak, baina baita bestelakoak ere: Gose, Bozgora, Katxiporreta, Ene Kantak, Berri Txarrak (lehenengo aldiz zigilu eta stand propioarekin), Zea Mays, Txalapart, Su ta Gar, Gatibu, Juan Karlos Irizar, Minis eta Lemuria...

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn